1 Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2 Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez?
3 Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen.
4 Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna.
5 Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue.
6 Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu.
7 Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic.
8 Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan.
9 Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic.
10 Alde orotaric xahutu nau, eta galcen hari naiz; eta kendu darot ene phesquiça gucia, atheratua den çuhaitz bati beçala.
11 Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare.
12 Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha.
13 Ene ganic urrun igorri ditu ene anaiac; eta ene eçagunac, arrotz batzu beçala, guibelatu dira ni ganic.
14 Ene hurbilec bazterrerat utzi naute; eta eçagutzen nindutenec ahanci naute.
15 Ene etchean çaudenec eta ene nescatoec arrotz bat beçala iduqui naute, nombaitzo bideanta beçala içatu naiz hequien beguietan.
16 Deithu dut ene muthila, eta ez darot ihardetsi; eta bada, ene ahoz othoizten nuen.
17 Ene hatsaz nakaiztu da ene emaztea, eta alferretan othoitz eguin diotet ene sabeleticaco umeei.
18 Çoroec berec escamiatzen ninduten, eta urrundu natzaiotenean, enetzat gaizqui erasten hari ciren.
19 Higüindu naute berce orduzco adisquide mamienec, eta guehienic maithatu dudana ene contra atheratu da.
20 Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan.
21 Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac.
22 Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen?
23 Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac,
24 Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac?
25 Badaquit ecen bici dela ene Berreroslea, eta lurretic bizturen naicela azquen egunean;
26 Jaunciren naicela berriz ene larruaz eta ene haraguian ikusiren dudala ene Jaincoa,
27 Ceina ikusiren baitut neronec, eta ez berce batec, eta ene beguiac egonen çaizco beguira. Hori da ene bihotzean jarria den iguriquitza.
28 Certaco dioçue beraz orai: Jaçar dioçogun, lopideac horren contra atzeman detzagun?
29 Ihes eguiçue beraz ezpataren aitzinetic, ceren baita tzarqueriaren asperçaile den ezpata bat; eta jaquiçue badela juiamendu bat.