1 Ene indarrac iraunguitzen, ene egunac laburcen hari dira, eta hobia bera çait guelditzen.
2 Ez naiz bekatura jautsi, eta halere atsecabeen gainean dago ene beguia.
4 Arguitic urrundu duçu halacoen bihotza; hargatic ospatuac içanen ez dira.
5 Harrapaquina bere lagunei daroete aguindu; bainan haren semeen beguiac iraunguiren dira.
6 Eçarri nau jendearen ahotan erranquiçun bat beçala, eta ikusgarritzat nago gucien aitzinean.
7 Gaitzidurac lambrotu darot beguia, eta ene alderdiac ezdeusetara beçala eguin dira.
8 Çucenac hortaz harrituco dira, eta hobengabea aleguiacariaren contra jaiquico da.
9 Eta çucena bere bideetan da egonen eta escu xahuetan handituco du indarra.
10 Çuec oro beraz, bihur çaitezte, çatozte, eta erakutsiren darotzuet çuhurciaric çuen baithan ez dela batere.
11 Iragan dira ene egunac, ene gogoetac haiçatu dira, erdiratuz ene bihotza.
12 Gaua egun eguin darotade, eta ilhunaren ondotic arguiari nago berriz iguri.
13 Iraun baneça ere, hobia nuque etchetzat, eta ilhumbeetan xuxendu dut ene ohea.
14 Usteldurari erran dio: Hi haiz ene aita; eta harrei: Çuec çarete ene ama-arrebac.
15 Orai non da bada ene iguriquipena, eta norc ikustate harcen du nic jasaiten dudanaz?
16 Ene phesquiça guciac hobiaren çolara enequin dira jautsico. Uste duçu han bederen içanen dela phausuric enetzat?