1 Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2 Horrelacoac ardura ditut ençun; çuec oro goçacari-emaile behargarriac çarete.
3 Ez othe dute akabançaric içanen çuen haicezco solasec? Ala gaitz othe da çuretzat hola minçatzea?
4 Nic ere çuei holacoac eras ahal netzazquetzuete; eta oxala çuen anima balitz ene arimaren heinean!
5 Nic ere goça cinçazquetet ene hitzez, eta higui neçaque ene burua çuen gainera.
6 Hazcar cinçazquetet ene solasez, eta çuec guphidetsiz higui netzazque ene ezpainac.
7 Bainan cer eguin? Minçatuco banaiz, ez da jabalduco ene oinhacea; eta ixilduco banaiz, ez da ene ganic urrunduren
8 Orai berriz, hestutzen nau ene oinhaceac, eta ezdeusetaratuac dira ene alderdiac.
9 Ene larruco cimurrec lekucotasun atheratzen dute ene contra, eta gueçurti bat jaiquitzen da ene aitzinera niri jaçarcen darotalaric.
10 Ene gainera bildu du bere errabia; eta dixidatzen nauelaric, horçac carrascatu ditu ene contra; ene etsaiac begui ikaragarri batzuequin beguiratu darot.
11 Ene gainera idequi dituzte beren ahoac; eta irain eguinez, jo naute mathelan; ene atsecabeez ase dira.
12 Jaincoac guiçon tzarren ahalen azpian lothu nau; gaixtaguinen escuetara nau arthiqui.
13 Ni, berce orduz aberats handi nincen hura, bat-batean naiz ehoa. Estecatu du ene lephoa, xehacatu nau, eta bere ukaldien xedetzat nau eçarri.
14 Bere lancez inguratu nau, alde orotaric cilhatu ditu ene sahetsac; ez nau guphide içan, lurrera ixuri ditu ene herceac.
15 Sarrasquia sarrasquiaren gainean eguinez circicatu nau, digante bat iduri jauci çait gainera.
16 Eta nic çaku bat jaunci dut larruaren gainera eta hautsez estali dut ene haraguia.
17 Nigarraren nigarrez hantu da ene beguithartea eta lambroa jautsi da ene bethaçaletara.
18 Jasan ditut horiec tzarqueriaric gabe cirelaric ene escuac, garbiac nituelaric Jaincoa ganaco ene othoitzac.
19 Lurra, ez biaçac estal ene odola, hi baithan ez bedi kausi leku bat ene marrascaren ithotzeco.
20 Ecic hara ceruan ene lekucoa; ceru gorenetan dago ene berri daquiena.
21 Elhetan barraiatzen dira ene adisquideac; eta ene beguiac, Jaincoa ganat ixurcen ditu bere nigarrac.
22 Oxala guiçona Jaincoaren aitzinean hala garbi ahal baledi, nola guiçasemea garbi ahal baititaque bera beçalaco baten aitzinean!
23 Ecen huna ene urthe gutiac laster dihoacela, eta bide bat daramat, ceintaz itzulceric ez baituquet.