1 Patu eguin dut ene beguiequin, nescatcha bat ere gogoan ez erabilceco.
2 Ecen bercela Jaincoac cer çathi çuqueen cerutic ene baithan, eta Ahalorotacoac cer primança bere egoitza goratic?
3 Galpena ez othe da gaixtaguinarençat, eta hastancea tzarqueria eguiten haritzen direnençat?
4 Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen?
5 Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;
6 Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.
7 Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote;
8 Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.
9 Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;
10 Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera.
11 Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena;
12 Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninica guciac errotic daramatzana.
13 Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin;
14 Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean?
15 Ez othe nau amaren sabelean eguin ene sehia ere eguin içan duenac? eta ni sabelean irazquitu nauena eta hura eguin duena, ez othe da Jainco bera?
16 Beharrari nahi çuena ez badiot ukatu, eta alhargunaren beguia ez badut iguri egonaraci;
17 Ene ahamena bakarric jan ez badut, eta umeçurçac hartaric jan içan badu;
18 (Ecen ene haurretic urricalmendua enequin handitu, eta ene amaren sabeletic enequin atheratu da;)
19 Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric;
20 Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu;
21 Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere;
22 Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi.
23 Ecen bethi Jaincoaren beldur içan naiz, ene gainera hancen diren uhinen beçala; eta egundaino ecin jasan dut haren ahalquesunaren handia.
24 Ez dut uste içan urhea cela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari erran: Hi haiz ene sinhestea.
25 Baldin ene aberastasun handiez, eta ceren ene escuac hainitz atzematen çuen boztu banaiz;
26 Baldin beguiratu badiotet iguzquiari dirdiratzen çuenean eta ilharguiari arguiric cihoanean;
27 Eta ene bihotza ixilic boztu bada, eta ahoz musu eman badiot ene escuari;
28 Hori laiteque tzarqueria gaitzena, eta Jainco guciz goraren alderaco arnegamendua.
29 Higüin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtaquerian atzemanic ez naiz bozcarioz jauci;
30 Ecen ez diot bekatuari eman ene cinçurra, ixterbeguia madaricatuz galdatzeco haren bicia.
31 Ene olhaco guiçonec ez badute erran: Norc emanen darocu horren jaquietaric asetzera?
32 Arrotza ere ez da campoan egon, ene athea idequia içan çaio bideantari.
33 Asco guiçonec beçala estali badut ene bekatua, eta golkoan gorde badut ene tzarqueria;
34 Oste handiac icitu banau, eta ahaideen erdeinuac lotsatu; aitzitic ez banaiz ixildu eta athetic ez ilki;
35 Norc emanen darot ençule bat, Ahalorotacoac ençun deçan ene lehia, eta berac iscriba deçan ene gaineco erabaquia liburu batean,
36 Nic hura ene sorbaldaren gainean erabilceco eta hartaz koro batez beçala ene burua inguratzeco?
37 Urhats oroz erasico dut hura, eta aguertuco dut buruçaguiaren aitzinera beçala.
38 Ene lurrac ene contra deihadar eguiten badu, eta hartaco hildoac harequin batean nigarrez badaude;
39 Diruric eman gabe jan baditut hartaco fruituac, eta atsecabetan eçarri badut hartaco laborarien arima;
40 Ogui-orde eman biaçat lapharra, eta garagar-orde elhorria.