3 Eta haren içana cen çazpi mila ardi, hirur mila camelu, borz ehun idi-pare, borz ehun asto urrixa eta sehi hainitz. Eta cen guiçon hura handi iguzqui-aldeco jendaia gucien artean.
4 Eta haren semeac goaten ciren, eta ceinec bere egunean eta bere etchearen aldian, eguiten çuten barazcaria. Eta igorcen çuten beren hirur arreben bilha, hequiei berequin janaraz eta edanarazteco.
5 Eta barazcarico egunen ingurua eguin cenean, Jobec igorcen çuen hequietara, sainduesten cituen; eta arguitzeco jaiquiric, holocaustac escaincen cituen bakotcharençat. Ecic erraten çuen: Ene semeec beharbada bekatu eguin duquete eta beren bihotzetan Jaincoa ez benedicatu. Horrela egun oroz eguiten çuen Jobec.
6 Bada, halaco egun batez, Jaincoaren haurrac ethorri cirelaric Jaunaren aitzinera aguerceco, Satan ere aurkitu cen hequien artean.
7 Jaunac erran çaroen: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.
8 Eta Jaunac erran çaroen: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric lurrean ez baita, guiçon laino, çucen, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen dena?
9 Satanec Jaunari ihardestean erran çuen: Job alferretan othe da Jaincoaren beldur?