12 Guiçon erguela hazten da hampurusquerian, eta uste du libro sorthu dela basastoaren umea beçala.
13 Çuc berriz, gogortu duçu çure bihotza, eta halere Jaincoa gana hedatu ditutzu escuac.
14 Baldin çure ganic iraizten baduçu çure baithan den tzarqueria, eta bidegabequeria ez bada çure olhan egoten;
15 Orduan narrioric gabe goratuco ahal duçu beguithartea, eta içanen çare gothor eta ez duçu beldurric içanen.
16 Ahancico ere duçu çure noharrointasuna, eta hartaz etzare orhoituco, baicic-ere iragan den uhar batez beçala.
17 Arrastirian eguna ilkico çaitzu egüerdico arguitasunarequin beçala; eta noiz-ere galdua çarela usteco baituçu, atheratuco çare artiçarra iduri.
18 Escainia içanen çaitzun iguriquitzaz ardietsiren duçu sinheste descansu bat; eta hobiratu ondoan, lo eguinen duçu beldurrican gabe.