6 Çuri erakustecotzat bere çuhurciaren itzalpeac eta cembat den hedatua haren leguea, eta guero adi deçaçun haren ganic hainitz gutiago ardiesten duçula çure tzartasunac merecitzen du-en baino!
7 Eçagutzen othe ditutzu bada ceric diren haren bideac? osoqui othe daquiçu haren gucizco ahala?
8 Cerua baino goragoa da, eta çu nola hel? Ifernua baino barnagoa da, eta çu nola sar haraino?
9 Haren hedadurac xitzen ditu lurraren lucetasuna, eta itsasoaren çabaltasuna.
10 Baldin oro eragotz edo batera bil baletza, enferra norc eguin lioçoque?
11 Alabainan eçagutzen du guiçonen ergueltasuna; eta tzarqueria ikusten duenean, ez othe çaio beguira egoten?
12 Guiçon erguela hazten da hampurusquerian, eta uste du libro sorthu dela basastoaren umea beçala.