1 Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2 Çuec bakarric çarete beraz guiçon, eta çuequin batean hilen othe da çuhurcia?
3 Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?
4 Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.