11 Ez othe ditu beharriac berezcatzen hitzac, eta jalearen ahoac jatecoen goçoa?
12 Çaharretan da çuhurcia, bici lucean umotasuna.
13 Bainan Jaincoa baithan datza çuhurcia eta indarra, harec ditu asmua eta eçagutza.
14 Harec hausten duena, nihorc osa ez deçaque; guiçona hersten badu, ez da hari idequico dioenic.
15 Urac iduquitzen baditu, oro agortuco dira; eta uzten baditu, gainazpicatuco dute lurra.
16 Haren baithan dira indarra eta çuhurcia; harec eçagutzen du cein den enganatzaile, eta cein enganatua dena.
17 Conseilu-emaileac çoroqueriara azquenecotz erorrarazten ditu, eta juieac durduçadurara.