13 Bainan Jaincoa baithan datza çuhurcia eta indarra, harec ditu asmua eta eçagutza.
14 Harec hausten duena, nihorc osa ez deçaque; guiçona hersten badu, ez da hari idequico dioenic.
15 Urac iduquitzen baditu, oro agortuco dira; eta uzten baditu, gainazpicatuco dute lurra.
16 Haren baithan dira indarra eta çuhurcia; harec eçagutzen du cein den enganatzaile, eta cein enganatua dena.
17 Conseilu-emaileac çoroqueriara azquenecotz erorrarazten ditu, eta juieac durduçadurara.
18 Erregueei ezpataco uhala kencen, eta guerria soka batez tincatzen daroete.
19 Apheçac aphalcen eta handiac lurrerat arthiquitzen ditu.