3 Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?
4 Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.
5 Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian.
6 Nasaician dira ohoinen olhac, eta oçarqui hari dira Jaincoaren tarritatzen, noiz-etare harec emanac baitituzte guciac escuetara.
7 Çoaz aciendetara, eta irakatsiren darotzute; çoaz ceruco hegastinetara eta arguituren çaituzte.
8 Minça çaquizquio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta minçaturen çaizquitzu itsasoco arrainec.
9 Nor da ez daquienic Jaunaren escuac eguin dituela horiec oro?