9 Nor da ez daquienic Jaunaren escuac eguin dituela horiec oro?
10 Haren escuan da bicia duen guciaren arima, guiçonaren haraguian den izpiritua.
11 Ez othe ditu beharriac berezcatzen hitzac, eta jalearen ahoac jatecoen goçoa?
12 Çaharretan da çuhurcia, bici lucean umotasuna.
13 Bainan Jaincoa baithan datza çuhurcia eta indarra, harec ditu asmua eta eçagutza.
14 Harec hausten duena, nihorc osa ez deçaque; guiçona hersten badu, ez da hari idequico dioenic.
15 Urac iduquitzen baditu, oro agortuco dira; eta uzten baditu, gainazpicatuco dute lurra.