10 Berac jaçarrico darotzuete, ceren amarruca baitaducaçue haren alderdia.
11 Higuituco den beçain sarri, asaldutan eçarrico çaituztete; eta çuen gainera erorico da haren ganicaco laztura.
12 Çuen orhoitzapena jarrico da herrautsaren pare, eta çuen buruac lohira bihurtuac içanen dira.
13 Çaudezte aphur bat ixilic, erran detzadan gogoac emanen darozquidanac.
14 Cergatic circicatzen dut horcez ene haraguia eta derabilcat ene bicia escuetan?
15 Hil banindeça ere Jaincoac, haren baithan lagoque ene iguriquitza; eta halaric-ere jaçarrico diot ene bici-moldeari haren aitzinean.
16 Eta bere içanen da ene salbatzailea, ecic haren aitzinera ez da itchura-eguileric aguertuco.