19 Nor da juiamendutara enequin atheraco dena? Ethor bedi; certaco ixilic egonen naiz iraunguitzen?
20 Jauna, bi gauça niri ez eguiteaz çaitut othoizten, eta orduan ez diot çure beguitharteari ene burua gordeco.
21 Urrun çaçu ene gainetic çure escua, eta çure beldurrac ez beneça ikara.
22 Deith neçaçu, eta ihardetsiren darotzut; edo bercela minçaturen natzaitzu, eta çuc ihardets diçadaçu.
23 Cer dira ene gaizquiac eta bekatuac? erakuts daroztatzu ene tzarqueria eta hobenac.
24 Cergatic gordetzen darotaçu çure beguithartea, eta naducaçu çure etsaitzat?
25 Haiceac daraman hosto baten contra erakusten duçu çure indarra, eta lasto ihar baten ondotic çabilça.