3 Bainan halere minçatuco natzaio Ahalorotacoari, eta Jaincoarequin nahi dut iharduqui;
4 Lehenic erakutsiz gueçur-asmatzaile batzu çaretela eta irakaspen tzarrei çarraiztela.
5 Eta oxala ixilic egoten bacinete, çuhurçat hartuac içan çaiteztençat!
6 Ençun çatzue beraz ene erançuquiac eta beharria emoçue ene ahoco erabaquiari.
7 Jaincoa çuen gueçurraren beharretan othe da, çuec haren alde enganioca minçatzeco?
8 Jaincoaren lagunçara heldu othe çarete, eta haren alde erabaquitzera hari çarete?
9 Ala hori othe da Jaincoaren gogaraco, ceinarençat deusere ez baita gorderic? ala hura engana uste duçue guiçon bat beçala çuen maulez?