1 Guiçona emaztequia ganic sorthua, labur delaric bicitzen, asco laceriaz da bethetzen.
2 Ilkitzen da lore bat iduri, eta oimpean lehercen dute, eta itzal bat beçala da eceztatzen, eta behinere ez dago hein berean.
3 Hura den beçalacoaren gainera çure beguiac idequitzeco eta hura çurequin juiamendutara erakarceco doi othe daducaçu?
4 Haci lohitic sorthua norc eguin deçaque xahu? ez othe çuc bakarric, Jauna?
5 Gutiac dira guiçonaren egunac; çure baithan dago cembat diren haren hilabetheac; çuc eçarri diozcatzu haren biciari iragan ez ditazqueen mugarriac.
6 Aphur bat urrun çaite guiçona ganic, phausu har deçan, ethor daquion arteo azquen ordua, sariçalea bere egunaren akabançari dagoen beçala.