10 Guiçona ordean hila, bilucia eta eceztatua denean non othe da?
11 Nola itsasotic urac goaten balira eta hibai bat husturic agorcen balitz;
12 Hala guiçona heriotzeco loan sarcen denean, ez da pizberrituco; cerua urratua içan dadien arteo, ez da ez iratzarrico, ez bere lotic jaiquico.
13 Norc emanen darot gueriça eta gorde neçaçun ene hobian, çure hasarrearen hatsa iragan arteo, eta berez diçadaçun nitaz orhoituco çaren ordua?
14 Uste duçu guiçon hila berriz bici daitequeela? Orai gudutan daramaztan egun guciez ene aldatzapenari beguira nago ethor dadien arteo.
15 Deithuco nauçu eta ihardetsiren darotzut; çure escuetaco lanari hedaturen dioçu çure escuina.
16 Ene urhats guciac kondatuac ditutzu, bainan barka çoçute ene bekatuei.