3 Hura den beçalacoaren gainera çure beguiac idequitzeco eta hura çurequin juiamendutara erakarceco doi othe daducaçu?
4 Haci lohitic sorthua norc eguin deçaque xahu? ez othe çuc bakarric, Jauna?
5 Gutiac dira guiçonaren egunac; çure baithan dago cembat diren haren hilabetheac; çuc eçarri diozcatzu haren biciari iragan ez ditazqueen mugarriac.
6 Aphur bat urrun çaite guiçona ganic, phausu har deçan, ethor daquion arteo azquen ordua, sariçalea bere egunaren akabançari dagoen beçala.
7 Çuhaitza ez dago etsian; adaburutzen badute, hostatzen da berriz, eta urthumeac mulçoca heldu çaizco.
8 Haren erroa çahartua balitz ere lurrean, haren ondoa iraunguia balago herrautsean,
9 Musquilduco da uraren usainera eta adaburua eguinen du lehembician landatu çutenean beçala.