1 Aldiz Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen:
2 Çuhurrac, haiceari beçala minçatuz, ihardetsiren othe du, eta berotuz bere barnea?
3 Çure solasetan çure bardinetic gorago denari jaçarcen dioçu, eta çuretzat on ez dena erasten duçu.
4 Çure baithan den becembatean haritu çare Jaincoaren beldurraren eceztatzera, eta haren aitzinetic othoitzaren iraiztera.
5 Alabainan çure tzarqueriaren irakaspenac dira çure ahoan, eta burho arthiquitzaileen hatzetan çabilça.
6 Çure ahoac hobendun atheratuco çaitu, eta ez nic; eta çure ezpainec cerorriri ihardetsiren darotzute.
7 Guiçonetaric lehembicicoa sorthu othe çare? aldapac baino lehen içan othe çare eguina?