14 Cer da guiçona, notha gabe içateco; eta emaztequia ganic sorthua dena, çucençat aguerceco?
15 Huna Jaincoaren sainduac berac ez direla aldacortasunic gabe, eta ceruac haren aitzinean ez direla garbi.
16 Cembatez guiçona, gaizquia ura beçala edaten duena, ez da hastiagarriago eta ezdeusago?
17 Arguituco çaitut, adi neçaçu; ikusi dudana erranen darotzut.
18 Çuhurrec aithorcen dute eta ez gordetzen jaquin dutena beren arbasoetaric,
19 Ceinei bakarric emana içan baitzaroete lur hau, eta arrotza ez dute utzi hemendic iragaitera.
20 Egun oroz gaixtaguina hampurustuz dihoa, eta ez da jaquina cer iraunen duen haren nausitasun gaixtoac.