20 Egun oroz gaixtaguina hampurustuz dihoa, eta ez da jaquina cer iraunen duen haren nausitasun gaixtoac.
21 Icialduraco otsac dira bethi haren beharrietan; eta baquea denean, hura bethi celatei nabarmendua dago.
22 Alde orotaric ezpatac ikusten dituela, ez du uste gauetic itzul daitequeela egunera.
23 Bere oguiaren bilhatzera eguiten duenean, uste du bere egun belça gainera ethorria duela.
24 Atsecabeac ikaran iduquiren du, eta grinac inguratuco du, gudurat han den erregue bat beçala.
25 Ecen Jaincoaren contra hedatu du bere escua, eta Ahalorotacoaren contra da gogortu.
26 Burua goraric laster eguin du haren contra, eta burgoitasun gaitzaz harmatu da.