26 Burua goraric laster eguin du haren contra, eta burgoitasun gaitzaz harmatu da.
27 Guicenac estali dio beguithartea eta gança dariote haren sabetsei.
28 Hiri debuilatuetan eguin du bere egoitza, eta hobi bilhacatuac diren etche hustuetan.
29 Ez da aberastuco, haren onec ez dute iraunen, eta lurrean ez du eguinen bere erroa.
30 Ilhumbeetaric ez da ilkico, garrac iharraracico ditu haren adarrac, eta Jaunaren ahoco hatsac sunsiaracico du.
31 Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferric erabiliren, nolazbaico preciotan berreroz daitequela.
32 Galduco da bere egunac bethegabetaric, eta ihartuco çaizquio bere escuac.