4 Çure baithan den becembatean haritu çare Jaincoaren beldurraren eceztatzera, eta haren aitzinetic othoitzaren iraiztera.
5 Alabainan çure tzarqueriaren irakaspenac dira çure ahoan, eta burho arthiquitzaileen hatzetan çabilça.
6 Çure ahoac hobendun atheratuco çaitu, eta ez nic; eta çure ezpainec cerorriri ihardetsiren darotzute.
7 Guiçonetaric lehembicicoa sorthu othe çare? aldapac baino lehen içan othe çare eguina?
8 Çure beharria Jaincoaren asmuetan othe cen, eta haren çuhurcia ez othe da çurearen bethe?
9 Cer daquiçu guc ez daquigunic? cer argui duçu guc hartu ez dugunic?
10 Badira guthartean adineco guiçonac, asco urthezcoac, çure aitac baino hainitzez çaharragoac.