9 Cer daquiçu guc ez daquigunic? cer argui duçu guc hartu ez dugunic?
10 Badira guthartean adineco guiçonac, asco urthezcoac, çure aitac baino hainitzez çaharragoac.
11 Çu gogoan eçarcea gaitz othe leiquio Jaincoari? Bainan çure solas tzarrec ez dute aguincen hori.
12 Cerc hancen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begui harritu horiec, handitasun çoro batzuz iduri amesten duçula?
13 Cerc Jaincoaren contra haçarazten du çure gogoa, çuc ahotic atheratzeco holaco solasac?
14 Cer da guiçona, notha gabe içateco; eta emaztequia ganic sorthua dena, çucençat aguerceco?
15 Huna Jaincoaren sainduac berac ez direla aldacortasunic gabe, eta ceruac haren aitzinean ez direla garbi.