6 Eçarri nau jendearen ahotan erranquiçun bat beçala, eta ikusgarritzat nago gucien aitzinean.
7 Gaitzidurac lambrotu darot beguia, eta ene alderdiac ezdeusetara beçala eguin dira.
8 Çucenac hortaz harrituco dira, eta hobengabea aleguiacariaren contra jaiquico da.
9 Eta çucena bere bideetan da egonen eta escu xahuetan handituco du indarra.
10 Çuec oro beraz, bihur çaitezte, çatozte, eta erakutsiren darotzuet çuhurciaric çuen baithan ez dela batere.
11 Iragan dira ene egunac, ene gogoetac haiçatu dira, erdiratuz ene bihotza.
12 Gaua egun eguin darotade, eta ilhunaren ondotic arguiari nago berriz iguri.