1 Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen:
2 Noizdino erasiari duçu joco? Nabadi çaçu lehenic solasa, eta haletan minça gaitezque guero.
3 Certaco gare ikusiac abereen bardin, eta gaitezque nardagarri çuen aitzinean?
4 Certaco çure hats gaixtoan galcen duçu çure arima? Çure gatic ukatua içanen othe da lurra, eta harcadiac beren toquitaric jauciac içanen othe dira?
5 Ez othe da iraunguico gaixtaguinaren arguia, eta haren suco garra ez othe da belcic egonen?
6 Arguia ilhunduren da haren olhan, eta hilen da haren gaineco criselua.
7 Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute.