10 Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen.
11 Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac.
12 Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac.
13 Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac.
14 Haren sinhestea iraicia içanen da haren olhatic, eta herioa, erregue bat iduri, oinca ibilico da haren gainean.
15 Cenduaren olhan eguinen dute haren lagunec beren egoitza, eta sufrea ihaurria içanen da haren olhan.
16 Haren beheitico erroac ihartuco dira, eta goitico adarrac içanen dira crascatuac.