12 Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac.
13 Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac.
14 Haren sinhestea iraicia içanen da haren olhatic, eta herioa, erregue bat iduri, oinca ibilico da haren gainean.
15 Cenduaren olhan eguinen dute haren lagunec beren egoitza, eta sufrea ihaurria içanen da haren olhan.
16 Haren beheitico erroac ihartuco dira, eta goitico adarrac içanen dira crascatuac.
17 Haren orhoitzapena galduco da lurretic, eta placetan haren icena ez da aiphamenetan içanen.
18 Iraicia içanen da arguitic ilhumbeetara, eta mundutic campora.