5 Ez othe da iraunguico gaixtaguinaren arguia, eta haren suco garra ez othe da belcic egonen?
6 Arguia ilhunduren da haren olhan, eta hilen da haren gaineco criselua.
7 Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute.
8 Alabainan sarean sarthu du oina, eta haren uztarrien artean higuitzen da.
9 Oina sarean lothua egonen çaio, eta egarriac kaldan iduquiren du.
10 Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen.
11 Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac.