7 Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute.
8 Alabainan sarean sarthu du oina, eta haren uztarrien artean higuitzen da.
9 Oina sarean lothua egonen çaio, eta egarriac kaldan iduquiren du.
10 Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen.
11 Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac.
12 Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac.
13 Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac.