6 Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu.
7 Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic.
8 Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan.
9 Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic.
10 Alde orotaric xahutu nau, eta galcen hari naiz; eta kendu darot ene phesquiça gucia, atheratua den çuhaitz bati beçala.
11 Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare.
12 Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha.