3 Eta Jaunac erran çaroen Satani: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric ez baita lurraren gainean, guiçon laino eta çucena, Jaincoaren beldurti, gaizquitic urruncen, eta oraino garbi beguiratzen dena? Hic ordean haren contra abiaraci nauc, hari alferretan atsecabe ematen.
4 Jaunari ihardestean Satanec erran çuen: Guiçonac berceen larrua berearençat eta dituen guciac bere biciarençat emanen ditu;
5 Bercela eçarroçu escua gainean, heçur-haraguietan uqui çaçu, eta orduan ikusiren duçu, hean benedicatuco çaituen beguithartera.
6 Jaunac erran çaroen beraz Satani: Horra non ducan escuan; utzoc hargatic bicia.
7 Satan beraz ilki cen Jaunaren aitzinetic, eta oin-çolatic buru-cascoraino çauriric gaixtoenaz jo çuen Job.
8 Samatsaren gainean jarriric, Jobec elcequi pusca batez kencen çuen çornea.
9 Eta bere emazteac erran çaroen: Egonen çare oraino çure lainoquerian? Jaincoa benedica çaçu eta hil çaiteci.