2 Caria hortaz asco gogoeta aldizcatzen dira ene baithan, eta ene gogoa baderamate alde batera eta bercera.
3 Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets.
4 Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic,
5 Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare.
6 Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza,
7 Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da?
8 Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala.