23 Halacoa hilcen da azqueneraino goçaturic indarra, osagarria, ontasunac, çoriona;
24 Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac.
25 Halacoa berria, bere arimaco uherduran hilcen da, eta ontasunac gabe.
26 Eta bizquitartean elkarrequin herrautsean lo eguinen dute, eta harrec bardin estalico dituzte.
27 Garbiqui eçagutzen ditut çuen gogoeta eta ene gainerateco iduripen gaixtoac.
28 Ecen dioçue: Cer eguin da buru-çagui horren etchea? Cer eguin dira gaixtaguinen olhac?
29 Galdeguioçue bideant edoceini, eta ikusico duçue horietaz orotaz jaquinsun dela;