5 Çaudezquidate beguira, harri çaitezte eta erhia ezpainen aitzinean iducaçue.
6 Eta ni, orhoitzen naicenean, lazten naiz, eta ikarac jotzen du ene haraguia.
7 Certaco beraz gaixtaguinac dira bici, goratuac eta ontasunez gaindituac?
8 Hequien ondoregoac badirau hequien aitzinean, beren hurbilecoen eta ilobasoen mulçoaz inguratuac dira.
9 Hequien etcheac beldurcecoric gabe eta baquean dira, eta Jaincoaren açotea ez da hequien gainean.
10 Hequien behiac ernalcen dira eta ez dute hilori eguiten, erditzen dira eta ez dute umea galcen.
11 Hequien haurrac arthaldeac beçala ilkitzen dira eta jaucica hari dira beren jostetetan.