1 Eta Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen:
2 Guiçona, çuhurcia oso baten jabe balitz-ere, Jaincoari erkatzeco othe da?
3 Çucena baçare ere certaz oncen da Jaincoa? edo cer ematen dioçu, garbia içanic ere çure bidea?
4 Beldurrez harico othe da çurequin solas xuritzen, eta juiamendutara çurequin atheraco othe da?
5 Ez othe çaitu çafratzen çure malçurqueria handiaren eta nihonereco gaizquien gatic?