15 Atchiqui nahi othe duçu mende çaharretaco bidea, guiçon tzarrec cehatu dutena?
16 Ceinac adinic gabe eramanac içan baitira, eta uharrac errotic eragotzi baititu;
17 Ceinec Jaincoari erraten baitzaroten: Urrunt hadi gu ganic; eta ceinec hura baitzaducaten Ahalorotaco Jaunac deusen eguiteco ahalic ez balu beçala,
18 Noiz-ere harec betheac baitzituzten etcheac ontasunez. Urrun ni ganic hequien ustequeriac!
19 Çucenec ikusiren dituzte galcen, eta bozturen dira; irain eguinen daroete hobengabeac.
20 Goratu ciren eta ez othe dira lurrerat eragotziac içan? eta suac ez othe ditu hequien ondarrac iretsi?
21 Jaincoaren nahiari eguioçu beraz amor, eta içan çaçu baquea, eta horreletan çorion guciac içanen ditutzu.