2 Guiçona, çuhurcia oso baten jabe balitz-ere, Jaincoari erkatzeco othe da?
3 Çucena baçare ere certaz oncen da Jaincoa? edo cer ematen dioçu, garbia içanic ere çure bidea?
4 Beldurrez harico othe da çurequin solas xuritzen, eta juiamendutara çurequin atheraco othe da?
5 Ez othe çaitu çafratzen çure malçurqueria handiaren eta nihonereco gaizquien gatic?
6 Alabainan, ariaric gabe çure anaiei kendu dioçute beren bahia, eta buluçac gabetu dituçu beren soinecoetaric.
7 Akitua cenari ez dioçu eman ura, eta oguia gose cenari kendu dioçu.
8 Çure besoco indarraren itzalean goçatzen cinduen lurra, eta hascarrenarena eguinez escuperatzen cinduen.