20 Goratu ciren eta ez othe dira lurrerat eragotziac içan? eta suac ez othe ditu hequien ondarrac iretsi?
21 Jaincoaren nahiari eguioçu beraz amor, eta içan çaçu baquea, eta horreletan çorion guciac içanen ditutzu.
22 Haren ahotic har çaçu leguea, eta haren hitzac çure bihotzean eçar çatzu.
23 Baldin Ahalorotacoa gana itzulcen baçare, berritan eçarria içanen çare çure çorionean, eta gaizquia urrun igorriren duçu çure olhatic.
24 Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezco uharrac.
25 Ahalorotacoa çure etsaien contra içanen da, eta dirua metatuco da çure etchean.
26 Orduan Ahalorotacoa baithan aurkituren duçu çure gogo gucia, eta Jaincoa ganat alchaturen duçu beguithartea.