25 Ahalorotacoa çure etsaien contra içanen da, eta dirua metatuco da çure etchean.
26 Orduan Ahalorotacoa baithan aurkituren duçu çure gogo gucia, eta Jaincoa ganat alchaturen duçu beguithartea.
27 Othoizturen duçu, eta ençunen çaitu, eta bozcarioz betheco ditutzu haren alderaco çure botuac.
28 Asmu bat eguinen duçunean, gauça escura ethorrico çaitzu, eta arguiac dirdiratuco du çure bideetan.
29 Ecen aphaldua içan dena, ospean içanen da, eta beguiac beheititu dituena, hura salbatuco da.
30 Hobengabea salbatuco da, bere escuen garbitasunaz salbatuco da ordean.