8 Çure besoco indarraren itzalean goçatzen cinduen lurra, eta hascarrenarena eguinez escuperatzen cinduen.
9 Alhargunac igorri ditutzu escuac hutsic, eta umeçurcei hautsi daroztetzu ukaraiac.
10 Horien gatic çare artez inguratua eta asaldatzen çaitu bat-bateco ikarac.
11 Eta çuc uste cinduen etzinela ilhumbeac ikusi beharra eta ur-uholdeac joric eramatecoa?
12 Ala ez duçu buruan Jaincoa cerua baino goragoa dela eta içarretaric goiti dela alchatzen?
13 Eta dioçu: Cer daqui Jaincoac? Hedoi baten artetic beçala juiatzen du.
14 Hedoi bat gordegarri du; ez dago gure gora-behereei beguira, ceruco buru batetic bercera inguruca dabila.