1 Jobec aldiz ihardestean erran çuen:
2 Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene çauria eguin duen escua garratzago dago ene auhenac samin diren baino.
3 Norc emanen darot eçagut deçadan ene Jaincoa, aurki deçadan eta goan nadien haren tronuraino?
4 Haren aitzinera athera neçaque ene haucia, eta ene ahoa bethe neçaque ene arrangurez,
5 Jaquin detzadan ihardetsico darozquidan hitzac eta eçagut deçadan erranen darotana.