2 Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene çauria eguin duen escua garratzago dago ene auhenac samin diren baino.
3 Norc emanen darot eçagut deçadan ene Jaincoa, aurki deçadan eta goan nadien haren tronuraino?
4 Haren aitzinera athera neçaque ene haucia, eta ene ahoa bethe neçaque ene arrangurez,
5 Jaquin detzadan ihardetsico darozquidan hitzac eta eçagut deçadan erranen darotana.
6 Ez nuque nahi bere indar gaitzarequin iharduc leçan enequin, ez-eta leher ninçan bere handitasun dorphearen azpian.
7 Çucentasuna athera beça ene contra, eta garaitiar ilki bedi ene haucia.
8 Bainan iguzqui-haicera eguiten badut, ez da aguercen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten.