8 Bainan iguzqui-haicera eguiten badut, ez da aguercen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten.
9 Ezquer itzulcen banaiz, cer eguinen dut? ez dut atzemanen; escuin eguiten badut, ez dut ikusico.
10 Berac ordean badaqui ene bidea, eta frogatu nau suan iragaiten den urhea beçala.
11 Ene oina haren hatzei jarraiqui da, haren bidea iduqui du, eta ez naiz hartaric makurtu.
12 Haren ahoco manamenduetaric ez dut guibel eguin, ene bihotzean çaindu ditut haren ezpainetaco hitzac.
13 Hura bakarric da alabainan dena, eta nihorc ecin ceiherraraz deçaque haren gogoa; eta haren izpirituac nahi duen gucia eguiten du
14 Bere nahia ene gainean duenean bethe, berce halaco asco escuan ditu.