13 Arguiari içan dira bihurri; ez daquizcate Jaincoaren bideac, eta ez dira haren bidexquez itzuli.
14 Goiz lehenetic jaiquitzen da guiçon hilçailea, bicia atheraten diote beharrari eta noharroinari; gabaz berriz, ohoina beçala içanen da.
15 Lagunaren emazteari darraicona ilhunari dago beguira, dioelaric: Nihorc ez nau ikusico; eta gordetzen du beguithartea.
16 Gabaz cilhatzen ditu etcheac, egun hitzartuan, eta ez dute arguiarequin, cer ikus.
17 Oharcabean heldu baçaiote argui-cirrinta, iduritzen çaiote herioaren itzala; eta ilhumbeca arguiz beçala dabilça.
18 Halacoa uraren axala baino arinago da. Madaricatua içan bedi lurrean haren çathia, ez bedi mahasquietaco bideaz ibil.
19 Elhur-uretaric bero-kaldara iragan bedi, eta bere bekatuac heriotzera eraman beça.