17 Oharcabean heldu baçaiote argui-cirrinta, iduritzen çaiote herioaren itzala; eta ilhumbeca arguiz beçala dabilça.
18 Halacoa uraren axala baino arinago da. Madaricatua içan bedi lurrean haren çathia, ez bedi mahasquietaco bideaz ibil.
19 Elhur-uretaric bero-kaldara iragan bedi, eta bere bekatuac heriotzera eraman beça.
20 Urricalpenac ahanz beça; harrac içan beitez haren goçotasun; orhoitzapenetan içan ez bedi, bainan çuhaitz alferra beçala ebaquia içan bedi.
21 Haci du ecen amatzen ez den barre-ta, eta onguiric ez dio eguin alhargunari.
22 Bere indar handian eragotzi ditu hazcarrac; eta buru eguin beharco duenean, biciaren gal beldur içanen da.
23 Jaincoac eman dio urriquitzeco astia; eta hura hartaz baliatu da hampurusqueriaco: bainan Jaincoaren beguiac haren urhatsen gainean daude.