3 Harcen dute umeçurcen astoa, eta bahi eramaten dute alhargunaren behia.
4 Iraulcen dituzte beharren bideac, eta batean çaphatzen dituzte lurreco guiçon emeac.
5 Berce batzu, basastoac mortuan iduri, ilkitzen dira beren lanera: harrapaquinari celatan egonez aphaincen dute beren haurren jatecoa.
6 Uztatzen dute berena ez duten landa, indarraren azpian eho dutenaren mahastian eguiten dute arnoa.
7 Guiçonac bulucic igorcen dituzte, soinecoac kencen diozcate, hotzetan estalguiric ez dutenei,
8 Eta hauquiec mendico uriaz bustiac dira, eta estalguiric ez içanez, harri azpiari josten dira.
9 Borcha eguinez, gaixtaguinec larrutu dituzte umeçurçac, eta biluci jende gaixoa.