10 Ala bere goçoa aurkituren othe du Ahaloratacoa baithan, eta edocein orduz Jaincoari dei eguinen ahal othe dio?
11 Jaincoaren lagunçarequin arguituren çaituztet Ahalorotacoa baithan denaz, eta ez darotzuet gordeco.
12 Bainan jaquinsun çarete guciac, eta certaco ariaric gabe deratsatzue solas alferrac?
13 Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança:
14 Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco.
15 Haren ganic gueldituco direnac, hil orduco ehorcico dira, eta beren alhargunec ez darote deithoreric eguinen.
16 Dirua lur-meta beçala bildu balu ere, eta lohia beçala molçatu balitu soinecoac,