17 Urhea edo berina ez dira hari bardinceco, eta ez dira urhezco unciac hartan trucatuco.
18 Balio handieneco eta goreneco gauçac ez dira haren aldean aiphatuco; bainan çuhurcia leku gordeetaric atheratzen da.
19 Ethiopiaco topaça ez da haren bardin eçarrico, ez-eta oihal thindatu ederrenac haren aldean.
20 Nondic heldu da bada çuhurcia? Non da adimenduaren lekua?
21 Gordea da bici diren gucien beguiei; ceruco hegastinençat orobat estalia da.
22 Galpenac eta herioac diote: Gure beharriz ençun dugu haren omena.
23 Jaincoac eçagutzen du haren bidea, berac daqui haren lekua.