4 Uharrac populu bidaianta ganic berezten ditu guiçon beharraren oinac ahanci dituenac eta helbideric gabe direnac.
5 Lurra, ceintan sorcen baitzen oguia, suaz iraulia içan da.
6 Hartaco harrietan da çafirraren lekua eta hartaco mokorretan urhearena.
7 Xoriac ez daqui hango bidea, eta saiaren beguiac ez du hura ikus.
8 Tratularien umeec ez dute hura oincatu, eta lehoinaren urrixa ez da han gaindi iragan.
9 Guiçonac harriaren gainera hedatu du escua, mendiac erroetaric irauli ditu.
10 Harrietan errecac eguin ditu, eta haren beguiac gauça balios guciac ikusi ditu.